2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

GEOCACHING ERABILTZEN

Bideo honetan geocaching aplikazioa zer den eta nola erabiltzen den erakusten dizuegu:


Geocaching tamainak:
- Nano: 10ml baino gutxiago
- Micro: 100ml baino gutxiago
- Txikiak: 100ml-1l artean
- Ertainak: 1l-20l artean
- Handiak: 20l baino gehiago

Geocaching motak:
- Berde ilunak: Tradizionalak, datuak begiratu ditzakegu
- Berde argiak: Aurreratuak, premium kontuak dutenentzat
- Laranjak: Multi-cacheak, leku bat baino gehiago enlazatu behar dira bukaerara iritsi aurretik
- Urdin ilunak: Mystery edo puzzle, asmakizun bat asmatu cachea topatzeko
- Urdin argiak: Ez dago cache fisikorik
   - Earth cache, geologikoki interesgarriak diren lekuak
   - Virtual, paisaia eder bat ikustea

2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

Beste taldeetako kartografiak

Kartografiak taldeka erakutsi behar genituen. Gure taldeko ordezkari gisa Arkaitz joan da taldez talde bere kartografia erakusten.

Hasteko, Miren Jauregi etorri da bere kartografia erakustera gure taldera.


MIREN
- Eskolatik kanpo gehiago ikasi du
- Beharra izan duenean
- Inposatuta ikasteak ez dio asko erakutsi
- Ebaluatu ez dutenean
- Liburu asko irakurri ditu
- Kaleko kartelak begiratuz



Bigarrenik, Diana López etorri da.  

DIANA
- Fondo beltza argazkiei garrantzia emateko
- Puxikak txikitako ilusioa, kanpotik aldatu arren jarraitzen duelakoz
- Familia, hezkuntza, lagunak, kirola eta bidai, liburu, … multzoak (puxikak)
- Multzo bakoitza esaldi batekin. Haietako bi pertsonalitateari buruz. 
- Familia: baloreak, errespetua, babesa, konbibentzia eta maitasuna. Etxea eta british host family
- Hezkuntza: DBH, udako monitore taldea, unibertsitateko taldea; talde-lana, …
- Kirola: Entrenatzailea 6 urtetatik, Judoko haurrak, esku pilotan txikitan, eskola kirola, premioak pala, esku-pilota, igeriketa eta judo
- Lagunak: Asko transmititu, euskarri, momentu onak, bizipenak…
- Bestelakoak: Irakurtzea, bidaiatzea, kanpora joateak asko irekitzen dizu

Jarraian, Ander Iturbe etorri da gure taldera.

ANDER
- Bera eta ebidentziak globoan
- Aitona baserrian bizi da, egunero joaten ziren animaliak zaintzera, baratza eta horrela. Asko ikasi du baserriko bizitzari buruz, ikusita ikasi du, ez irakasten aritu direlako
- Hegazkina, bidaietako lagunak beste lurraldetakoak, hizkuntza desberdinak
- Mahai bat, ordu asko pasatzen ditugu ikasten
- Googlen bilatzen dugu zerbait ez dakigunean. Lehen zerbait ez jakitean lagunei deitzen genien. Lagunei deitu lehen ere geratzeko
- Kotxeak asko gustatzen zaizkio, rally-etara joan, lagunei ere gustatzen bazaizkie kotxeak asko ikasten da horrela ere
- Aulki gurpilduna, norbaitek galdetu zion ea kirolen bat praktikatzen zuen. Pilotan ibiltzen zela erantzun zion eta esan zion aulkiarekin saskibaloian ibil zitekeela. Hasieratik kirolean ibili izan ez balitz orain gurpildun aulkian ibili beharko litzateke agian. Horrek erakutsi dio lan in behar dela.

Azkenik, Nora Ilarramendi etorri da.

NORA
- Nire bizitzako giltza ni naiz, nire euskarria, ni naiz erabakitzen duena
- Bizitzan lagundu didaten pertsonak, baloreak transmititu didatenak
- Lagunak, musika (talde gogokoena), udako lagunak, kirola, dantza taldea, mutila eta FAMILIA gorago, garrantzitsuagoa delako.

Azkenik, nola ikasten dugun elkarrekin jarri dugu klase guztiak eta hau da atera den emaitza:

Familia denetan atera da, eta ez da harritzekoa, garrantzitsua baita.
Kirolak nire bizitzan garrantzi handia dauka eta besteen bizitzetan garrantzia ere daukala konturatu naiz. Balore desberdin asko ikasten dira.
Lagun multzoarekin asko ikasten duzu, eta beraiekin ikasten duzuna zuk ere transmiti dezakezu
Sormena denak oso bereziak zirelako. bakoitzak bere modura ikasten duenean askoz hobeto ikasten da. Irakasle izatean ariketak modu batean baino gehiagotan egiteko programatu behar ditugu, ikasleen funtzionamenduaren arabera. Aniztasuna kontuan izan behar dugu. Sisteman alineatu eta sistematik kanpo jokatu, horiek dira aukerak. Gu denak alineatuta gaude, txikitatik ikasi duguna da hori, sozializazio prozesu bat jasan dugu eskolan, denek dakigu irakaslea dela botere figura.
Bidaiak nahiko kartografietan atera da eta garrantzitsua atera zaigu. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka antidotorik onena da bidaiatzea. Ohitura ezberdinak jateko, janzteko, altxatzeko…